GU GEUK, EGUN BATEKO IRAKASLEAK!!!
MAGISTERITZA
UNIBERTSITATEAN
Maiatzaren 2an magisteritzako fakultatera 5. 2ko ikasleak joan ginen hango ikasleei Scratch programa azaltzera.
Gu izan ginen egun bateko irakasleak!
Hor egon ginen,maisuak izango direnekin,guk gauzak azaltzen!
Gero DBHko Lauro ikastolako 4 umek erakutsi ziguten haiek egindako igogailu bat, Scratch programarekin aginduta. Harrigarria zen!
Izugarri gustatu zaigu unibertsitatean egotea neska eta mutil nagusiekin, eta 10 urte izanda andereño eta maisuak bihurtzea.
Espero dugu berriro joatea!!!
MAGISTERITZA FAKULTATEAN on PhotoPeach
Unibertsitatera joan gara
Apirilaren 10ean, unibertsitatera joan ginen. Autobusa 10:00etan atera zen eskolatik. 5.1 eta 5.2 gelakoak joan ginen.. Beste eskolako ume batzuk etorri ziren gurekin autobusean. Behin unibertsitatean hiru taldetan banatu ginen. Nire taldekoak, lehenengoz, akuario batean sartu ginen. Hainbat arrain zeuden, baina denak berdinak. Gurekin zegoen mutila esan zigun, jakiteko arra edo emea zela arraineko likidoa begiratzen zutela. Beste gelan angila bat eta ostrak zeuden. Gero, beste gela batean sartu ginen. Hor hainbat esperimentu egin genituen. Leku berdinean, beste gela batera sartu ginen. Gelan mikroskopio elektroniko bat zegoen esta zentimo bateko txanpona ehun aldiz handiago ikusi genuen. Azkenik, hiru taldeak klase batean sartu ginen eta hiru esperimentu osatu genituen. Lehenengo, isotzarekin, loreak, goma bat eta puxika izoztu genituen. Gero, matematikari batek magiako truko asko egin zuen paperarekin. Eta azkenik, irakasle batek elektrizitatea sortzen duen makina batekin eskua ipintzerakoan makinan ileak puntan ipintzen ziren.
Oso ondo pasatu genuen, eta bueltatzea espero dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





