2012-2013











Botero (5.2)

Asteartean, urtarrilak 8, 5.2koak,  Arte Ederretako  Museora abiatu  gara Fernando Boteroren erakustaldia ikustera.
Lehenengoz  2 taldeetan banatu gara. Batzuek,Susana eta monitor batekin, lehenengoz,museoa ikusi dute eta gero tailerrak.  Beste   taldekoek,Nekane eta beste monitor batekin, alderantziz.
Erakusketa oso interesgarria izan da eta gauza asko ikasi ditugu Boteroari buruz.
Tailerrean, gu izan gara margolariak. Taldetan bananduta, Boteroren antza, pertsonaia lodiak  tenperaz margoztu ditugu eta oso politak geratu dira.
Oso dibertigarria izan da!!!

IKUSI ARGAZKIAK


URDAIBAI


Pasa den Urriaren 17an, 5. mailakoak Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatzera joan ginen. 
Han,kostalde harritsua eta hondartzak ikusten eta aztertzen egon ginen..

Ikasleok kostaldeko biodibertsitatea ezagutzeko, kostalde harritsua eta hareatsua aztertu genituen. Parte-hartzezko ekintzen bidez gizakiak kostaldeataz egiten duen erabilera eta kostaldeak gizakiari eskeintzen dizkigun onurak ulertu genituen. Gainera, marearen eraginpean daudeningurune aldakorretan bizirauteko gai diren espezieak ere identifikatu genituen, dunetakoak nahiz marearteko zabalgunekoak. Modu honetan, kostaldearen erabilera jasangarri bat egitearen garrantzia ulertu genuen. 
Oso dibertigarria izan zen!!!





Ikusi argazkiak


Botero


Gaur, urriak 15, 9 ak eta 20 ko autobusa hartu dugu . Arte Ederretako  Museora
</ div></ script> abiatu  gara Fernando Boteroren erakustaldia ikustera.
Lehenengoz berokiak kutxa batean sartu ditugu .9 pertsonako 2 taldeetan banatu gara.Batzuek,lehenengoz,museoa ikusi dute eta gero tailerrak.  Beste   taldekoek, alderantziz.
Lehenengo gelan  Boterok Pikassori 2 koadro kopiatu dizkio eta besteak bere estilora margotu ditu.
Bere estiloa pertsona handiak eta loditsuak egitean datza  . Boteroren erakustaldiak 3 atal ditu Zirkoa,Erligioa eta Biluzik daudenak. 
Gehien gustatu zaiguna Zirkoa izan da.
Erligio atalean koadro ospetsua ikusi dugu:"tortura"izenekoa, Irak eta Estatu Batuetako guda zalaketa egin du.
Tailerrean margolari bat tenperaz margoztu dugu eta oso polita geratu da.
Azkenik berokiak hartu eta autobusetik eskolara berriro!!!
Hurrengo txangorarte!!!



 
Creative Commons License
Txominaresti5 by Txominaresti is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License.
Based on a work at www.txominaresti5.blogspot.com